Prentsaurrekoan Valverdek berak esan duenez, aspalditik zuen buruan taldea uzteko asmoa, eta argitu duenez, ez du presiorik sentitu taldearen zuzendaritzaren aldetik. Ez duela beste eskaintzarik jaso ere aurreratu du.
Lamikizek berriz, Valverde entrenatzaile egokia dela esan du, eta erabakiaren inguruan beste arrazoien bila ez hasteko eskatu.
Futbola
Valverdek ez du Athleticen jarraituko
Fernando Lamikiz Athleticeko presidenteak eta Ernesto Valverde entrenatzaileak prentsaurrekoa eman dute gaur, eta esan dutenez, Valverdek ez du Athleticen jarraituko datorren denboraldian. Hala ere, denboraldia amaitu arte, Athleticen jarraituko du. Valverdek esan duenez, Athletic entrenatzeko "beste taldeak entrenatzeko baino energia gehiago behar da", eta berak, momentu honetan ez du "energia hori". Lamikizek Athleticen jarraitzeko eskaintza egin zion Valverderi, baina honek ez zuen onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu