Besteak beste, dekalogoaren hiru neurri nabarmendu ditu Goirizelaiak:"Inkomunikazio garaiarekin amaitzea, tortura ahalbidetzen duelako;atxilotuek konfiantzazko abokatua eta medikua izateko eskubideaizatea eta tortura salaketa guztiak epaile independiente batek ikertzea". Era berean, proposamenak Espainiako gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari torturaren aurkako nazioarteko hitzarmenak "ahalik eta lehen" berretsi ditzaten eskatzen diela esan du legebiltzarkideak.
Van Bovenek proposatutako neurriez gainera, SAren legez besteko proposamenak honako eskaera ere egiten dio Eusko Jaurlaritzari: dekalogo horretan agertzen diren neurri guztiak betetzeko baliabideak jar ditzala eta hiru hilabeteko epean Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari hartutako neurrien berri eman diezaiola. Izan ere, Goirizelaiak gogorazi zuen Van Bovenen txostenak diola Ertzaintzak atxilotuekin abiatutako protokoloak ez duela balio torturarekin bukatzeko.
Iazko 78 tortura salaketa, auzibidean
Legez besteko proposamena torturaren gaia "pil-pilean" dagoenean aurkeztu dutela azaldu du Goirizelaiak, Van Bovenek hileon kaleratutako txostenaz gainera, TATTorturaren Aurkako Taldeak otsailean torturaren kontrako 50.000 sinadura erregistratu zituelako EAEko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. Nabarmendu duenez, iaz 78 tortura salaketa egon ziren Euskal Herrian, Ertzaintza, Guardia Zibila eta Espainiako poliziaren kontra. Iaz ere, eta aurrenekoz,lau lagunek Frantziako poliziaren eskutik torturak pairatu dituztela salatu dutela azpimarratu du Goirizelaiak.
SAko legebiltzarkideak emandako datuen arabera, poliziek darabiltzaten "tortura metodoak" oso bertsuak dira, baina Guardia Zibilak gainontzeko poliziek baino tortura "larriagoak eta bortitzagoak" erabiltzen ditu- batik bat emakumeen kontra-, eta Ertzaintzak "zantzurik uzten ez duen tortura psikologikoa" erabiltzeko joera dauka.
Salaketok epaitegietan duten tramitazioari dagokionez, gehienetan artxibatuak izaten direla kritikatu du Goirizelaiak, eta Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariaren eta Ainara Gorostiagaren kasuak adibide gisa jarri ditu. Ildo horretan, azpimarratu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berak ebazpen batean ez dituela ontzat jotzen torturapean lortutako deklarazioak.
Hortaz, torturarekin amaitzeko garaia badela iritzi dio, bai eta gatazkari soluziobideak aurkitzeko unea ere. Horregatik, euskal gizarteari dei egin dio larunbat honetan Bilbon autodeterminazioaren alde egingo den manifestazioan parte hartzeko, "autodeterminazioaren bidetik inkomunikazioa bezalako neurriekin amaitzeko legeak egiteko gai izango garelako».
Tortura
Van Bovenen dekalogoa onartzeko eskatu dio SAk Eusko Legebiltzarrari
Theo Van Boven Nazio Batuen Erakundeko torturarako behatzaile bereziak torturarekin amaitzeko emandako gomendioak bere gain hartzeko eskatu dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak taldeak Eusko Legebiltzarrari, legez besteko proposamen baten bidez. Jone Goirizelaia SAko legebiltzarkideak Van Bovenek Euskal Herriko eta Espainiako tortura salaketen inguruan egindako txostena hizpide izan du gaur, eta Eusko Legebiltzarrari hark proposatutako dekalogoa bere gain hartzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu