Iñigo Elkorok azpimarratu duenez, "Van Bovenen txostenak egun zilegitasuna baldin badu, duela 12 ere zilegitasuna zuen. Duela 12 urte txostenak ere jasotzen zuen inkomunikazioarekin amaitzearen beharra, eta Eusko Jaurlaritzak ez zuen inolako neurririk hartu". Eusko Jarlaritzari neurriak har ditzala eskatu dio. "Inkomunikazioa tortura ahalbidetzen duen tresna nagusia da. Jaurlaritzak horren aurkako neurriak hartu behar ditu, besteak beste, neurriak hartzeko gaitasuna duelako".
Martxelo Otamendik ere inkomunikazioaren bukaera eskatu du. "Inkomunikazioarekin bukatu behar da torturarekin amaitu ahal izateko. Bestalde, komunikabideen papera ere ezinbestekoa da torturarekin amaitzeko. Genero bortizkeria, ETA-ren biolentzia, etxebizitzen prezio altuak, etorkinen aurkako erasoak edo gehiegizko abiadura bezelako gaiak beretzat hartu dituzten bezala, komunikabideek ahalegin bat egin beharko lukete jendea kontzientziatzeko. Garbi utzita ardura torturatzaileena eta torturak ahalbidetzen dituzten buruzagi polizial eta politikoena dela, komunikabideek azken 20-25 urteetan tortuaren aurkako jarrera irmo bat hartu izan balute gaur egun ez zen torturarik izango".
= Mugikaren hilketaz errugabeen kasua ere aztertu dute =b
Jose Javier Mugika UPNko zinegotziaren hilketan parte hartu izana leporatuta bi urte kartzelan eman dituzten lau gazte iruindarren kasua ere aztertu du Iñigo Elkorok. "Gertatutakoa ikaragarri larria izanda, larriagoa dira oraindik ondoren egin diren zenbait adierazpen. Esaterako, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Miren Azkaratek adierazi zuenez, 'lotsagarria da epai bat torturak salatu dituen pertsona baten autoinkulpazioan soilik oinarritzea'. Beno, Azkaratek jakin beharko luke egun dauden 700 euskal presoak politikoak torturak jaso eta gero deklaratu dutela epailearen aurrean".
Bestalde, Arkaitz Alkorta Ondarruko gazteak Ertzaintzaren eskutik torturak jaso zituela salatu du. Tortura horiek inkomunikatuta zegoela jaso zituela azpimarratu du Alkortak.
Tortura
Van Bovenen txostenaren aplikazioa Euskal Herrira zabaltzea eskatu dute
Theo Van Boven NBEko torturaren gaineko konlariak asteazkenean Genevan aurkeztu zuen txostenaren aplikazioa Euskal Herrira zabaltzea eskatu dute Hernanin. Torturaren Aurkako Taldearen egoitzan emaniko prentsaurrekoan, Iñigo Elkorok, Martxelo Otamendik, Arkaitz Alkortak eta Aiartz Larrartek inkomunikazioarekin "lehenbailehen" amaitzearen beharra azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu