ATXILOKETAK

Velascok ez du Zurriarainen aurkako neurririk hartu

EPPKren bitartekari taldeko zortzi kide espetxera bidaltzearekin batera, Naia Zurriarain inputatu zuen Eloy Velasco epaileak astelehenean. Hura entzun ondoren, ez kartzelatzea erabaki du, eta ez dio kautelazko neurririk jarri.

Zurriarain, Alfonso Zenon abokatuarekin. JUAN CARLOS HIDALGO, EFE
Berria.info
2014ko urtarrilaren 16a
08:10
Entzun

Naia Zurriarain ez espetxeratzea erabaki du Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta ez dio kautelazko neurririk ezarri. EPPKren bitartekari taldeko zortzi kide espetxera bidaltzearekin batera, Zurriarain inputatu zuen epaileak astelehenean, ustez Asier Arzallus presoari ohar bat pasatu ziola eta. Zurriarain gaur izan da Auzitegi Nazionalean deklaratzen, eta epaileak leporatutako guztia ukatu du.

Zurriarain ez zuten atxilotu iragan astean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldearen kontra eginiko polizia operazioan. Jon Enparantza, Arantza Zulueta, Asier Aranguren, Jose Campo, Egoitz Lopez de Lacalle, Aitziber Sagarminaga, Mikel Almandoz eta Aintzane Orkolaga atxilotu zituzten, baina, epailearen autoan, Zurriarain ere inputatu zuen. ETAren eta "haren presoen" arteko zubi lana egitea egotzi diete atxilotutako lagunei.

Atxiloaldia bost egunera luzatu ondoren, astelehenean igaro ziren atxilotuak epailearen aurretik. Deklaratzeari uko egin zioten, eta guztiak espetxeratzeko agindu zuen Velasco epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.