Ventura Tome presoa aske uzteko eskatu dute Osasunbideako langileek, sindikatuetako ordezkariek eta hainbat parlamentarik, Iruñean. Tomek 60 urte ditu, minbizia du, eta Murtziako espetxean dago.
Uste dute "kartzelako baldintza gogorrak bateraezinak" direla gaixotasun horrek eskatzen duen tratamenduarekin eta mediku arretarekin. "Pertsonen oinarrizko eskubideez hitz egiten ari gara".
Horrez gain, gogorarazi dute Tomeren laguna, Kristina Garcia, ere gaixorik dagoela, eta hilabeteak daramatzala Murtziara joan ezinik.
Hilaren 21eko manifestaziora joateko deia egin dute.