Belgikako Poliziak jakinarazi du Ventura Tome ustezko etakidea atxilotu dutela. Arrazoia Espainiako Auzitegi Nazioanalak emandako euroagindu eskaera izan da. 80ko hamarkadan Zangozan (Nafarroa) eta Zaragozan (Espainia) egindako bi atentatu egozten dizkiote.
58 urte dauzka eta duela urte batzuetatik Bruselan bizi da.
Ventura Tome zegoen etxe berean beste lagun bat ere atxilotu dute: Javier Agirre Ibañez. 2006an ere atzeman zuten —Ertzaintzak—, kale erasoak egotzita.
Ventura Tomerena da ETAk borroka armatua behin betiko uzteko erabakiaren ondotik ustezko etakide baten aurka gertatu den lehendabiziko atxiloketa. Asteazkenean Ibai Peña atxilotu zuten Baionan, kale borrokarekin lotutako ekintzengatik, baina ordu batzuk geroago aske utzi zuten.