Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ez du deliturik antzeman Espainiako Segurtasuneko Estatu idazkari izandakoaren adierazpenetan. Pili Zabalak jarritako salaketa baten ondotik ikertu ditu fiskaltzak Rafael Verak egindako adierazpenak, "terrorismoa goratu" edo "biktimak gutxietsi" dituen argitzeko. Azkenean, ordea, salaketa artxibatzea erabaki du, segurtasun arduradun ohiaren azalpenak ontzat emanez, alegia, GAL "baliagarria" izan zela esan zuenean, ez zela bere iritzia ematen ari, orduan gertatutakoaren "azalpen hutsa" egiten baizik.
Verak honela esan zuen elkarrizketa batean: "Legeari dagokionez, gerra zikina hutsegitea izan zitekeen, baina praktikoki begiratuz gero izan zuen bere betekizuna izan zuen... Baliagarria izan zen [ETAren] ekintzak geldiarazteko, eta Frantziaren elkarlana bultzatzeko".