GIZARTEA

Veraren arabera, abortuak erietxe publikoetan egitea "ez da lehentasuna"

Nafarroako Kontuen Ganberak herenegun gobernuari eskatu zion abortatzeko zerbitzua Osasunbidean eskaintzea azter dezala.

2013ko apirilaren 25a
19:54
Entzun

Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariarentzat "ez da lehentasuna" haurdunaldia sare publikoaren bidez etetea. Hala egitea azter dezala eskatu zion herenegun Nafarroako Kontuen Ganberak gobernuari. Irizpide ekonomikoak izan ditu kontuan eskaera hori egiteko; esan du merkeagoa dela abortuak Osasunbidean egitea sare pribatuan baino.

Zehazki, ganberaren txostenean ageri denez, Yolanda Barcinaren gobernua bikoitza ordaintzen ari da, abortu farmakologikoak zentro pribatuetan egiteagatik: 205 eta 220 euro artekoa litzateke kostua sare publikoan, eta 454 eurokoa da pribatuan.

Eske horri erantzun dio Verak: "Ez da gure osasun politikaren lehentasuna abortuak erietxe publikoetan egitea". Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran hitz egin du Verak, Bilduk eginiko galdera bati erantzunez. Esan du abortu "guztiak" ez direla merkeago sare publikoan, eta gaineratu du "berrikusi" egingo dituela gobernuak erietxe pribatuekin dituen kontratuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.