Politika

Verari urte eta erdiko kartzela zigorra jarri diote Amedori eta Dominguezi ustez eginiko ordainketengatik

Bi polizi ohiak 'GAL auzian' zigortuak izan ostean, haien emazteei Estatuko diru bereizietatik ordaintzea egotzi diote Espainiako Segurtasun idazkari ohiari. Zigor bera ipini diote haren idazkari De Justori.

2007ko azaroaren 16a
15:48
Entzun
Espainiako Segurtasun idazkari ohi Rafael Verari eta haren idazkari izandako Juan de Justori urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri die Madrilgo Auzitegiak, Espainiako Estatuko diru bereiziak baliatuta Jose Amedo eta Michel Dominguez polizi ohien emazteei ordainketak egin izanagatik, polizia ohiak GAL auzia dela-eta zigortu ostean.

Fiskalak zazpina urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Vera eta De Justorentzat. Laugarren aldia izan da Espainiako Segurtasun idazkari ohia diru bereizien afera bategatik epaitu dutena.

Auzitegiak libre utzi du Felix Hernando Guardia Zibilaren koronela. Ondasunak bidegabe erabiltzeagatik bost urteko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskalak.

Epailearen arabera, GAL auzia dela-eta 1988an Amedo eta Dominguez espetxeratu zituztenean, haien emazteekin bildu eta hainbat ordainketa egitea erabaki zuen Verak, besteren artean. Indultua agindua zien, bi auzipetuen sekretua bermatzeko, GALen inplikatutako beste hainbat pertsonen izenak eman ez zitzaten. Estatuaren diru bereiziak baliatu zituen Verak hartarako, epaiak dioenez, delitua egiten ari zela jakitun, eta bere idazkari De Justori agindu zion zeregina Verak. Suitzan irekitako hainbat kontutan edo eskura egin zituzten ordainketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.