Enpresak

Verizonek Yahoo erosi du 4.400 milioi euroan

AEBetako telekomunikazio alorreko erraldoiaren esku geratu da orain hogei urte interneterako ate nagusia izan zen atari historikoa.

xabier martin
2016ko uztailaren 25a
08:31
Entzun

Duela lau urte Yahook Marissa Mayres enpresaria fitxatu zuen, garai bateko interneteko erraldoi handienari distira itzuli nahian. Baina urrutiko intxaurrak izan dira, azkenean. Jerry Yang eta Dev Filok fundatutako multinazionala Verizonen esku geratu da azkenean. Operazioa 4.400 milioi euroren truke gauzatu dute. AOLren jabea Yahoorena ere bada jada, AEBetako erraldoi handiena telekomunikazioaren atalean.

Orain dela lau hilabete hasi zen konpainia historikoa erosteko enkantea. Verizonez gain, AT&T ere aritu da eskaintzak egiten, baina orain urtebete interneteko beste beterano bat (AOL) erosi zuen enpresak berak lortu du Yahoo bereganatzea: Verizonek. Google eta Bing bilatzaileek hirugarren lekura atzeratu zuten azken urteotan Yahoo. Baina orain AOLrekin elkartuko du Verizonek, eta ikusteko dago zenbateraino lortzen duen bizia hauspotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.