Zaragueta ozeanografoa zen, eta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidente. Donostiako Aquariumeko zuzendaria izan zen, eta Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere bazen.
Bakegintzan ere aritutakoa da. Aieteko Bake Konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen eta 2013ko urriaren 10ean eta 11n Donostian egin zuten munduko alkateen bake konferentziako ohorezko patronatukide izendatu zuten.