Herrialde katalanetan eta katalanez sortu zen aurreneko egunkari digitala izan zen Vilaweb. Ordutik irakurleen harrera ona izan du, bisitari kopuru apartak eskuratuz. Vicent Partal kazetaria (Betera, Valentzia, Herrialde Katalanak, 1960) izan zen atariaren sortzailea eta hogei urteotan bera izan da zuzendaria. BERRIA egunkarian igandero idazten du Partalek, Iritzia atalean.
2004. urtean Kataluniako Kazetaritza Sari Nazionala jaso zuen.
Iaz, berriz, pauso garrantzitsua eman zuen Vilawebek, ingelesezko bertsioarekin —Liz Castrok koordinatzen du—.
Urteurrena ospatzeko Vilawebek ekitaldi berezi bat antolatu du ekainaren 16rako. Egun horretan atariaren diseinu berria estreinatuko dute. Vilawebek nabarmendu du proiektuak aurrera egin duela harpidedunen laguntzari esker.