Eusko Jaurlaritzak BERRIAri emandako diru laguntza 210.000 euro murriztu izanaren berri eman du Vilaweb Kataluniako atariak. Egunkari digitalak nabarmendu du baldintzak emateko irizpide berriak erabili dituela Jaurlaritzak, eta horrek "bereziki" kalte egin diola BERRIA egunkariari: "Eremu nazionaleko euskarazko egunkari bakarrari". Erabakiak Euskal Herrian polemika eragin duela gaineratu du, sinadura bilketaren berri ematearekin batera.
Vicent Partal atariko zuzendaria izan da egunkariari babesa adierazi diotenetako bat.
He donat el meu suport a @berria, a qui el govern basc retira ara gran part de l'ajut Signeu a http://t.co/NxeueoicQz
— Vicent partal (@vpartal) October 22, 2014