Villabonako festak (Gipuzkoa) bertan behera utzi zituzten atzo, jaien azken egunean, Remi Aiestaran (27 urte) alkateordea eta ANVko zinegotzia bihotzekoak jota hil ondoren.
Gertaera 20:00ak inguruan gertatu zen. Ordu horretarako euskal presoen sakabanaketaren aurkako kontzentrazioa egitekoak ziren, egun batzuk lehenago Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuena. Kontzentrazioa ez zen egin azkenean, baina hala ere, Ertzaintza herriko plazan zegoen jendea identifikatzen hasi zela azaldu dute lekukoek.
Festa giroak normaltasunez jarraitu arren ere, ertzainek han jarraitzen zutela ikusita Remi Aiestaran ertzainengana gerturatu zen negoziatzera, lekuko batzuen arabera. Orduan, ondoezik sentitu zen 27 urteko gaztea.
Ertzainetako bat Aiestaran suspertzen saiatu zen baina azkenean Tolosako ospitalera (Gipuzkoa) eraman behar izan zuten. Ospitalean hil zen Aiestaran. Heriotzaren berria jakin bezala, herriko jaiak bertan behera utzi zituzten Villabonan.
Gaur gorpuari autopsia egingo diote heriotzaren kausak argitzeko.
Remi Aiestaranen aldeko kontzentrazioak, gaur
Gaur kontzentrazioak egingo dituzte Villabonan herriko alkateordea oroitzeko.Gaur bi agerraldi egin dituzte herrian, atzoko gertaeren azalpena eta balorazioa egiteko. Ehunka lagun bildu dira. Bihar Euskal Herri mailako manifestazioa egingo dute 18:00etan herriko plazan.
gizartea
Villabonako alkateordea hil da bihotzekoak jota eta festak bertan behera utzi dituzte
Villabonan presoen aldeko kontzentrazioa egitekoak ziren. Ertzain ugari zeuden plazan lekukoen arabera. Remi Aiestaran ertzainekin hitz egiten ari zenean ondoezik sentitu zen. Bihar, Euskal Herri mailako manifestazioa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu