Ihesari eman zion arren, atzo atxilotu zuten autoaren gidaria. Gaur deklarazioa hartu dio epaileak, eta baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du, hark ihes egiteko arriskua dagoela iritzita. Villahierroko espetxera sartu dute, Masilla de las Mulasen, Leonen.
Alkoholaren eraginpean gidaten ari zela frogatutzat eman du epaileak —boskoiztu egin zuen onartutako tasa—, eta horregaitik ausarkeriaz gidatzen ari zela dio. Espetxeratze autoaren arabera, gainera, abiada desegokian zihoan gidaria, eta guzti horregatik hil zituen atzo Villabonako senar emazteak.
Bi hilketa egozten dizkio. Arduragabekeria larriz aritzea, ausarkeriaz gidatzea, ez laguntzea eta ihes egitea. Fiskalak eskatu bezala, baldintzarik gabe preso sartu du, behin-behinean.