Villabonako Santiago egoitzako langileek greba egingo dute
Villabonako Santiago egoitzako (Gipuzkoa) langileek greba mugagabea hasiko dute urtarrilaren 29an, Suman enpresak ez dituelako adostutako akordioak bete. Hala jakinarazi zuen atzo ELA sindikatuak. Azaldu zuenez, Santiago egoitzako ituna sei hilabetez negoziatzen aritu ostean, akordioa lortu zuten, eta dena prest zegoen ituna sinatzeko. «Enpresak bi konturi baino ez zien erantzun behar». Orain, ordea, enpresak adostutako hainbat kontutan atzera egin duela salatu du ELAk, eta ez hori ez du onartzen. «Suman enpresak hasiera batean indarrean genuen ituna berriro negoziatzera ukatu zen, eta uztailaren 19, 20 eta 21erako greba deialdia egin genuelako onartu zuen ituna negoziatzea». Hortaz, enpresak akordioa errespetatu eta sinatu bitartean greba egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu