Arturo Villanuevaren aurkako euroagindu eskaria atzera bota du Belfasteko Auzitegiak, eskaria arrazoitzeko akusazioak oso ahulak direla eta delitua zehazgabea dela esanda. AAMk jakinarazi duenez, bigarren aldia da auzitegiak ezezkoa ematen diona Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskariari, eta fiskalak azken aukera du estradizioa berriz eskatzeko.
Haikako kide izatea egozten dio Auzitegi Nazionalak Villanuevari. 2002an atxilotu zuten, eta baldintzapean aske geratzean ihes egin zuen Irlandara. Haren aurkako euroagindua eman zuen Auzitegi Nazionalak, eta Poliziak atxilotu egin zuen. Baldintzapean aske dago orain, Irlandan.
POLITIKA
Villanuevaren aurkako euroagindu eskaria atzera bota du Belfasteko auzitegiak
Bigarrenez ez du onartu eskaria auzitegiak, eta fiskalari azken errekurtsoa jartzeko aukera du. Haikako kide izatea egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu