Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, Villenako (Alacant) kartzelako euskal preso politikoak itxialdia eiten ari dira Pol Asensioren aurkako eraso saiakera slatzeko.
Etxeratek azaldu du espetxeko bizi baldintzen okertzea dela-eta, bertan dauden euskal presoak espetxe zaindariekin gaiaren inguruan hitz egitera joan zirela. Presoek diotenaren arabera, eztabaidaren tonuak nabarmen egin zuen gora eta, funtzionario bat Pol Asensio jipoitzen saiatu zen, nahiz eta azkenean ez zuen erasoa burutu. Horrekin batera, presoa isolamendura eramaten saiatu ziren.
Eraso saiakera salatzeko hasitako itxialdia bihar arte luzatuko da.