Vital Kutxan, Monopolyan

2008ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Gasteiz. Elkartzen elkarteko hamar bat kide Monopoly erraldoi batean jolasten aritu ziren atzo goizean, Vital Kutxak Independentzia kalean duen egoitzan. Bulegoan zegoen zinpeko zaintzaileak taula apurtu zuen, eta jolasten ari zirenak kanpora bota zituen arte iraun zuen partidak.

Ekimen horren bitartez, Vital Kutxak Gasteizko biztanleekin egiten duena irudikatu nahi izan zuen Elkartzenek. «Erosten, espekulatzen saltzen eta eraikitzen duen jokalari erraldoia da, baina, aldi berean, beti irabaziak dituen banketxea da», salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.