Ihesaldi luzea egin dute hamar bat txirrindularik: lehen kilometroetatik bereizi dira tropeletik, eta ia amaieraraino eutsi diote. Hain zuzen ere, talde horretako kide izan diren bi lagun, Voeckler eta Voight, esprin estuan lehiatu dira Zallako kaleetan. Lehen egunean Irunen bezala, gaur ere fotofinisharen laguntza behar izan dute epaileek nork irabazi duen erabakitzeko: irudi horren arabera, Voeckler izan da bizkorrena.
Nolanahi ere, Samuel Sanchezek jarraitzen du lider.
Gaurko etapa aurtengo Itzuliko luzeena zen (178 kilometro Gasteiz eta Zalla artean). Bihar, berriz, 24 kilometroko erlojupekoan erabakiko da aurtengo Itzulia.
Euskal Herriko Itzulia
Voecklerek irabazi du bosgarren etapa
Ia lasterketa guztia ihesean egin ondoren, esprin estuan buruz buru leihatu dira Zallako (Bizkaia) helmugan Thomas Voeckler (Bouygues) eta Jens Voight (CSC). Azkenean, fotofinishera jo behar izan behar dute berriro epaileek, eta oso alde txikiagatik bada ere, etapa Voecklerek irabazi duela ebatzi dute. Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) jarraitzen du lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu