Salmentak zein irabaziak handitu egin ditu Volkswagenek aurtengo lehen hiruhilekoan: salmentak %21,4 (25.337 milioi euro fakturatu ditu), eta irabazi garbiak iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero laukoiztu egin ditu 327 milioi eurora iritsiz. Ustiapen emaitzak ere nabarmen hobetu ditu 726 milioi eurotara helduz (iaz baino %55,1 gehiago).
Finean, 2002tik izan dituen emaitzarik onenak lortu ditu Volkswagenek hiruhileko horretan. Hala ere, automobil arloko enpresatzarraren zuzendaritza ez dago erabat gustura emaitzekin, irabazi handiagoak espero baitzituzten. Ondorioz, lanpostuak murrizteko politikarekin aurrera jarraituko dute. Besteak beste, Alemanian soilik 20.000 langileri eragingo dien berregituratzen plana iragarri zuen VWk otsailean.
Landabenen bi orduko lanuzteak
Nafarroako Volkswagenen, Landabengo lantegian, berriz, puri-purian jarraitzen du langileen eta enpresaren arteko gatazkak. Gaur bi orduko lanuzteak egiten ari dira txanda bakoitzeko "absentismoagatik" kaleratu dituzten 14 langileen defentsan.
Lan gatazka
Volkswagenek laukoiztu egin ditu irabaziak
327 milioi euroko irabaziak izan ditu Volkswagen automobil enpresak aurtengo lehen hiruhilekoan, iaz epe berean baino lau aldiz gehiago. Finean, oraingoak 2002tik hiruhileko bakarrean lortzen dituen emaitza onenak dira, baina hala eta guztiz, enpresaren gidariak ez daude gustura irabazi handiagoak espero zituztelako. Ondorioz, lanpostu murrizketa politikarekin aurrera jarraitzeko asmoa du. Bestalde, Nafarroako Volkswagenen txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egiten ari dira langileak, kaleratu dituzten sei kideekin elkartasunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu