Garriolarien greba/Ondorioak

Volkswageneko langile batzordeak helegitea aurkeztuko du Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka

Garraiolarien grebagatik produkzioa eten behar izan zutelako aurkeztu du enpresak espedientea. Langile batzordearen iduriko, ez da zilegi eurek ordaintzea garraiolarien grebak eta Volkswagenen hornikuntza sistemak eragindako kalteak.

2008ko ekainaren 17a
15:27
Entzun
Garraiolarien grebak eragindako hornikuntza faltagatik Volkswagenen Iruñeko lantegian produkzioa eten behar izan zuten joan den asteazken eta ostegunean. Asteazkenean bi mila langilek etxera itzuli behar izan zuten eta ostegunean 2.900ek. Hori dela eta, Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du enpresak, eta egun horietan etxera itzuli behar izan zuten langileen sariak INEM enplegu institutuak ordaintzea nahi du.

Volkswageneko langile batzordea, ordea, ez dago ados neurri horrekin, eta enplegu erregulazioaren aurka helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Langileek agertu dute, eurek ez dutela zerikusirik izan produkzio etetearekin. Hau da, batetik garraiolarien grebak eta bestetik enpresak hautatutako hornikuntza sistemak eragin zutela kaltea. Horrenbestez, galera hori langileen bizkarretik ordaintzea ez dela zilegi nabarmendu dute.

"Ez da logikoa, ez neurrikoa, ez lan balndintzen ikuspuntutik onargarria. Langileak ez dira ordaindu behar dutenak", dio batzordeak plazaratutako agiriak. Espainiako Gobernuak espedientea onartuz gero helegitea aurkeztuko dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.