Transgenikoen aurka

Voynet Berdeen hautagaia Aiziritzen izan da, okupatzaileei elkartasuna adierazten

Lur Berri nekazari kooperatibaren administrazio kontseiluak bihar egingo du bilera, eta erabakiko du transgenikoen kontra protestan ari direnen eskariak aintzat hartu edo ez. Lur Berrik arto transgenikoaren haziak saltzeko asmoa duela eta, kooperatibaren egoitza okupatu zuten ostiralean 200 bat lagunek.

2007ko apirilaren 16a
16:34
Entzun
Dominique Voynet Frantziako presidentziarako Berdeen hautagaiaren bisita jaso dute gaur Aiziritzen (Nafarroa Beherea) Lur Berri nekazari kooperatiban trangenikoen kontra itxita daudenek. Keinu horren bidez, nekazaritza iraunkorra gauzatzeko transgenikoek dakartzen arriskuaz ohartarazi nahi izan du Berdeen hautagaiak. Voynetek ez ezik, Jose Bove hautagai altermundialistak ere adierazi die elkartasuna Auziritzeko okupatzaileei.

Lur Berri nekazari kooperatibak laborariei arto transgenikoaren haziak saltzen hastea erabaki zuen, dozena bat nekazariren eskaera aintzat hartuz. Erabaki horren kontra, Lur Berriren egoitza okupatu zuten ostiralean 200 bat lagunek, gehienak laborariak eta kontsumitzaileen elkarteetako kideak. Transgenikoen kontra daudenek ematen duten arrazoietako bat da eremu horretako laborari asko transgenikorik gabeko markari esker bizi direla, eta inguruan hazi horiek landatzen hasten badira kutsaduraren arrisku handia dutela. Ondorioz, ezingo diotela etorkizunean transgenikorik gabeko markari eutsi.

Hori dela eta, erabakia bertan behera uzteko eskatu diote Lur Berri kooperatibari. Administrazio kontseiluak batzarra egingo du bihar, eta erabaki bat hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.