Irudia. Hondarribia
VUELING, HONDARRIBIAN
Bartzelonara hegaldi bat egunero, Hondarribitik (Gipuzkoa); eta beste hegaldi bat Bartzelonatik Hondarribira. Hori da Vueling konpainiak hasi duen zerbitzu berria. Atzo iritsi zen aire konpainiaren lehen hegaldia Gipuzkoako aireportura, irudian ikusten denez, 80 bidaiarirekin. Txartel merkeenak 30 euroan salduko direla adierazi du konpainiak. Hondarribiko aireportuak hegaldi berriak edukitzea berri ona dela adierazi du Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu