Vulcano pirotekniak atzo jaso zuen iazko sanferminetako su festen lehiaketako saria. Enrique Maia alkateak 7.000 euroko diru-saria eta Meteoro izeneko eskultura eman zion pirotekniako diseinatzaile Jose Luis Gimenez Clementeri. Espainiako piroteknia da Vulcano, eta uztailaren 14ean bota zituen bere suak, iaz. Epaimahaiak lana oso ondo pentsatuta zegoela argudiatuta eman zion saria, eta materialaren gainean "tiro oso elegantea" zuela, "zerua altuera ezberdinetan bete zuten efektu ikusgarriekin". Herritarren saria ere irabazi zuen Vulcanok iaz.
Sanferminak
Vulcano pirotekniak iazko su festen txapelketako saria jaso du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu