Nafarroako Volkswagen lantegia

VWeko langileak erreferendumera deitu dituzte ostegunean, CCOOren edo UGTren lan ituna aukeratzeko

Bilera egin du gaur Landabengo (Nafarroa) Volkswagen auto enpresako langileen batzordeak eta ostegunean, uztailak 27, erreferenduma egitea adostu du UGT, CCOO eta CC sindikatuen babesarekin. Erreferendumean lan itunaren inguruko bi proposamenen artean aukera egin beharko dute Nafarroako Volkswageneko langileek. Batetik, joan den ostiralean zuzendaritzak egindako proposamena eta bestetik UGTk joan den martxoaren 27an enpresak egin zuen proposamenean –ondoren atzera bota zuen– oinarrituta egin duena.

2006ko uztailaren 24a
18:01
Entzun
Hemeretzi hilabete daramatzate Landabengo langileek lan ituna hitzartu nahian. Osteguneko erreferendumean bi proposamenen artean aukera egin ahal izango dute. UGT, CCOO eta CC sindikatuen babesarekin onartu da ostegunean erreferenduma egitea. LAB eta CGT berriz, ez dira galdeketaren alde agertu.

CCOO sindikatuak egin du gaurko langileen batzordearen bileran erreferenduma deitzeko proposamena. CCOOk proposatzen zuen joan den ostiralean enpresak egindako azken proposamena bozkatzea. UGTk galdeketa egiteko proposamen babestu du baina baldintza batekin. Osteguneko erreferendumean langileek joan den martxoaren 27an zuzendaritzak egindako proposamen baten inguruan –zuzendaritzak ondoren atzera bota zuena hain zuzen– ere euren iritzia emateko aukera izatea.

CCOOk onartu egin du UGTren proposamena eta horrenbestez bi lan itun izango dituzte aukeran Landabengo langileek. CCOOk proposatutakoa batetik, eta UGTk proposatutakoa bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.