Euskal presoak

Webgune bat atondu dute Arantza Zuluetaren egoera salatzeko

Puerto III kartzelan dauden euskal presoek, espetxetik kanpoko eragileen laguntza teknikoarekin, Arantza Zulueta pairatzen ari den "bakartze egoera gizarteratzeko" tresna prestatu dute. Webgunea gaurtik dago indarrean.

Arantza Zulueta, 2011n, fidantzapean aske geratu ondoren. JOSE SIMAL, EFE
gotzon hermosilla
2016ko urriaren 14a
13:13
Entzun

Webgunearen atariko sarreran diotenez, Puerto III espetxean dauden euskal presoen batzarrak "gizartearekin harreman zuzena izateko aukera" baliatu nahi dute, "betiere Arantza Zuluetaren egoera aldatzea ardatz harturik". Webguneak ez ei du ordezkatuko EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ahotsa, ezta presoen alde lanean ari diren elkarteena ere.

Webgunean gogorarazten dutenez, 1991tik aritu da Zulueta abokatu gisa euskal presoen defentsan, eta, duela bi urte eta erdi espetxeratu zutenetik, "bakartze egoera latzenetariko bat" pairatzen ari da: "Inoiz bukatzen ez den mendeku baten moduan, etsaiak Arantza apurtu eta birrindu nahi du, egunerokotasunean bere integritate fisiko eta psikologikoari erasoz".

Webgunearen helbidea Arantza-sos.eus da. Presoen idazkiak, Arantza Zuluetaren soslai biografikoa, haren alde antolatutako mobilizazioen berri eta bestelako edukiak agertzen dira hor. Foro bat ere badago, Ideien meategia izenekoa, herritarrek Zuluetaren egoera aldarazteko proposamenak egin ditzaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.