Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak aditu batzorde bat izendatu du unibertsitateen egoera aztertu eta sistemaren erreformari ekiteko. Bi euskal herritar daude adituen artean: Felix Goñi (Donostia) eta Mariola Urrea (Los Arcos, Nafarroa). Egungo unibertsitate ereduak porrot egin duela adierazi du Wertek, eta gaineratu du erreforma sakona beharrezkoa dela, Espainia «lehiakorragoa» izan dadin.
Bestalde, hezkuntza alorrean Espainiako Gobernuak egin nahi dituen murrizketak Hego Euskal Herrian ez ezartzeko eskatu die ELAk Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Euskal erakundeen eskumenak defendatzea galdegin die sindikatuak.
Wertek aditu batzorde bat osatu du unibertsitateen erreforma aztertzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu