Wertek dio ikasleengan pentsatu duela oposizioen gai zerrenda aldatzean

Gaietan eta oposizio sisteman beste aldaketa bat egingo dela iragarri du, «onenak aukeratzen direla ziurtatzeko»

Erredakzioa
2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Irakasle izateko lan eskaintza publikoen gai zerrenda aldatzean ikasleengan pentsatzen ari zela esan du Jose Ignacio Wertek, Espainiako Hezkuntza ministroak. Aurreko gaiak ikasten ari zirenei eragindako kaltea «bene-benetan» sentitzen duela jakinarazizuen atzo, Espainiako Kongresuan egindako agerraldian. Dena den, nabarmendu zuen ikasleei «ahal den hezkuntza sistema onena» eskaintzeko egin zituela aldaketak. «Nahiago dut arriskuak hartu, ezer ez egin baino».

Espainiako Hezkuntza Ministerioak lan eskaintza publikoen azterketen gaitegia aldatu zuen iragan otsailaren 7an, eta 1993 eta 1996 urteetako gaitegia berreskuratzea erabaki zuen. Wertek gogorarazi zuen aldatutako gai zerrenda 2011ko azaroaren 19tik zegoela indarrean, eta abenduaren 19an zenbait zuzenketa egin zizkiotela gaineratu. «Eragindako kaltea 50 egunetara mugatzen da bakarrik». Bide batez, PSOEri leporatu dio gai zerrenda gobernua utzi baino batzuk lehenago onartu izana.

Sistemaren aldaketa

PSOEk onartutako gai tegiak bete beharko lituzkeen helburuetan huts egiten zuela azaldu du, eta aldaketak «onenak aukeratzen direla ziurtatzeko» balioko duela gaineratu du. Dena den, 1993 eta 1996 urteetako gai zerrendetara itzuli izana behin-betikoa ez dela aurreratu du. Hain zuzen ere, oposizioen sistema aldatu eta gai zerrenda berri bat onartzen den arte mantenduko duela azaldu du.

Mario Bedera PSOEko diputatuak «arinkeriaz» jokatu izana leporatu dio Werti. Aldaketaren helburu bakarra lan eskaintza publikoak atera dituzten erkidegoei «zigortzea» izan dela azaldu du, eta ikasten ari ziren pertsona askori kalte egin diela gogorarazi du. Bide batez, 1993 eta 1996ko gai zerrendak zaharkituta daudela gaineratu du, eta Internet eta euroa agertzenez direla egiten kritikatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.