Gizartea

Werten legea negoziatzen jarraitzeko asmoa agertu du Uriartek

EAEko Eskumenak urratzen dituela berretsi du Hezkuntza sailburuak, baina Espainiako hezkuntza erreformaren hirugarren zirriborroan aldaketak sumatu dituela azaldu du.

Jon Rejado.
2013ko martxoaren 4a
19:41
Entzun

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hezkuntza erreforma negoziatzen jarraitzeko borondatea berretsi du, lege aldaketa horrek aurrera egin ez dezala espero duela gaineratu duen arren. Ordea, sailburuak ez du eskatuko lege aldaketa bertan behera uzteko, EH Bilduk eta PSE-EEk keinu hori sutsuki eskatu dioten arren Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egindako agerraldian.

Espainiako Hezkuntza Ministerioak hezkuntza erreformaren hirugarren zirriborroa egin berri duela jakinarazi du Uriarte, eta bertan itxaropena izateko moduko aldaketa batzuk daudela gaineratu du. Hezkuntzan hizkuntzek izan behar duten trataerei buruzko aldaketak daudela azaldu du, Eusko Jaurlaritzak eskatutako irizpidera "urrats bat" eginez. EH Bilduk salatu du aldaketa horiek "makillaje hutsa" direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.