Hezkuntza

Werten legearen aurkako batzarrera deitu dute eragileek

Larunbatean eginen dute, hilak 15, 10:00etan, Iruñeko Katakrak liburu dendan.

Ikasleen greba, orain urtebete, Iruñean, LOMCEren aurka. IDOIA ZABALETA, ARP
edurne elizondo
2014ko martxoaren 11
16:57
Entzun

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, Ikastolen Elkarteak, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak elkarteek, Hik Hasik eta UEUk herritar guztiak deitu dituzte Espainiako Gobernuaren Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurka urratsak egitera. Larunbateko Iruñeko batzar irekia lehendabiziko ekitaldia izanen da. Asmoa da gida bat osatzea, Euskal Herriko hezkuntza sistema propioaren oinarriak eta Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren erreformaren aurkako estrategiak jasotzeko. Hainbat adituk osatu taldea ere ari da gida hori egiteko lanean. Zirriborroa mahai gainean dago, maiatza bitarte eztabaidatzeko eta lantzeko. Maiatzaren 10ean, hain zuzen ere, Hego Euskal Herrirako jardunaldia eginen dute Altsasun (Nafarroa).

"Jendeak ez du Werten legea nahi", nabarmendu du ELAko Ander Pascualek. Ildo horretan, norbanakoei eta hezkuntza komunitateari konpromisoak eskatu dizkiete eragileek, erreformari ezetz erran eta ez ezartzeko. Ikasleen garapena eta beharrak kontuan hartuko dituen sistemaren alde egin dute, ikasle euskaldun eta eleaniztunak sortuko dituena. Curriculum propioa izateko beharra nabarmendu dute, gainera, eta ikastetxeen autonomia defendatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.