Irudia.Iruñea

WIFI KONEXIOA, GAIXOEN OHERAINO

2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Nafarroan ospitaleratuta dauden gaixoen egoera aztertzen duten medikuek ez dute papera eta boligrafoa eraman beharko aurrerantzean. Interneterako wifi konexioak baliatzeko gai den ordenagailu batekin gaixoaren historia klinikoa ikusi, eta haren gelan bertan gaurkotu ahal izango dute, atzotik wifi konexioa erabili baitaiteke Osasunbideko ospitaleetan. Nafarroako arreta espezializatuko 4.500 langilek erabiltzen dute sistema hori dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.