EUSKAL HERRIA

Wikileaksen arabera, Txileko Gobernuak laguntza eskatu zien AEBei, maputxeen eta ETAren artean loturarik ote dagoen ikertzeko

AEBko enbaxadoreak Txileko Atzerri ministroari erantzun zionez, FBI AEBetako polizia federala ustezko lotura hori ikertzen aritu zen, baina maputxeak ez direla biolentoak ondorioztatu zuela eta "auzia komunikabideek, frogarik gabe, puztu dutela".

2010eko abenduaren 14a
17:48
Entzun
Michelle Bachellet Txilek presidente ohiaren gobernuak laguntza eskatu zien AEBei maputxeen eta ETAren artean loturarik ote zegoen ikertzeko, Wikileaks erakundeak filtratu duen informazioaren arabera. 2008ko otsailaren 7ko agiri batek ageri duenez, Edmundo Perez Yoma Atzerri ministroak Paul Simmons AEBetako enbaxadorearekin bildu zen, eta maputxeak "erradikalizatzen" ari zirelako kezka agertu zion, eta ETArekin eta FARCekin harremanetan egon zitekeelako.

Perez Yomaren arabera, maputxeek jasotzen zuten dirua nondik zetorkien ikertzeko eskatu zion Simmonsi. Wikileaksek filtratu duen agiriaren arabera, FBI AEBetako polizia federala lotura hori ikertzen aritu zen, eta 2008 eta 2009 urteetan jasotako beste agiri batzuen arabera, maputxeak "ez direla biolentoak" jakinarazi zion enbaxadoreak Atzerri ministroari. Gainera, "auzia komunikabideek, frogarik, gabe puztu dutela" gaineratu zion, eta egon litezkeen harremanak "gerrilla turismo hutsa" besterik ez dela esan zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.