teknologia

Windows 8 eta Office euskaratu egin dituzte

Microsoft enpresak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egin dute lana. Baztarrikak esan du programa horiek erabiltzea dela orain gakoa.

2013ko maiatzaren 28a
14:26
Entzun

Windows 8 sistema eragilea eta Office suitea euskaratzeko aukera jarri dute Microsoft enpresak eta Eusko Jaurlaritzak. Aplikazio horien bertsio zaharragoekin egin zuten bezala, elkarlanean jardun dute euskaratzeko interfatzea sortzeko. Interneten eskura dago, dohainik.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan du aukera hori aprobetxatzea dela gakoa orain. "Teknologia horiek euskararako baliatzea oso garrantzitsua da. Ez teknologia horietan nolabait egotea komenigarria delako, baizik eta nahitaezkoa duelako euskarak teknologia horietaz ere baliatzea". 

Gaztetxoek teknologia berrietarako duten sarbidea aintzat hartuta, Baztarrikak nabarmendu du horietan euskaraz jarduteko modua jartzea ezinbestekoa dela. "Eskola umeak ordenagailu eta gailu mugikorrak naturaltasunez euskaraz erabiltzen hastea oso garrantzitsua da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.