Gizon bat atxilotu dute Tuteran, Espainian etxegabe bat kolpeka hiltzea egotzita

Gertakariengatik beste gizon bat ere atzeman dute Zaragozan (Espainia). Espainiako Poliziak homizidioa leporatu die biei, ustez Zaragozan etxegabe bati jipoia eman eta hiltzeagatik.

Bi etxegabe Donostiako Atano III.a pilotalekuaren txarteldegiaren parean etzanda, joan den urtarrilaren 7an. GORKA RUBIO / FOKU.
Etxegabe batzuk kalean lo egiten, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Edurne Begiristain.
2024ko urtarrilaren 17a
11:30
Entzun

Espainiako Poliziak 57 urteko gizon bat eta 51 urteko beste bat atxilotu zituzten joan den ostiralean, Zaragozan (Espainia) etxegabe bati jipoi bortitza eman eta hura hiltzea leporatuta. Bi gizon horietako bat Tuteran (Nafarroa) atxilotu zuten. Homizidioa egozten diete biei.

Gertakariak urtarrilaren 7an izan ziren, Zaragozan; oinezko batzuek gizon bat aurkitu zuten lurrean, konorterik gabe eta odoletan. Gizon horrek kolpe ugari zituen, batez ere buruaren inguruan, eta ez zeraman identifikatzeko dokumenturik. Berehala eraman zuten ospitalera, eta zainketa intentsiboetako unitatean sartu. Handik egun batzuetara hil zen.

Biktima 56 urteko gizon bat zen, eta Zaragozako oinezkoentzako zubi baten azpiko txabola eremu batean bizi zen. Ikerketaren arabera, udal aterpetxean bizi diren beste bi gizonek jipoia eman zioten. Poliziak ustezko erasotzaileak bilatzeari ekin zion, eta urtarrilaren 12an atxilotu zituen. Deklarazioa hartu, eta espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.