politika

Xabi Larralde: "Batasunaren eztabaidak aurrera jarraitzen du eta militantzia guztiaren partehartzea du helburu"

BERRIA.INFOk Batasuneko Mahai Nazionaleko kideari =lelkarrizketa digitala==http://www.berria.info/elkarrizketak/197/Xabi_Larralde.htm=l egin dio gaur. Irakurleek alderdia eztabaidatzen ari den "ziklo berriari" buruz galdetu diote, besteak beste.

2009ko urriaren 24a
20:57
Entzun
Azken egunetan hizpide dira Batasunak ziklo politiko berri bati ekiteko asmoa eta horren inguruko eztabaidak. Horren harira, BERRIA.INFOk Xabi Larralde Batasuneko Mahai Nazionaleko kideari elkarrizketa digitala egin dio eta bertan adierazi du "Batasunaren eztabaidak aurrera jarraitzen" duela eta haien helburua "militantzia guztiaren partehartzea bermatzea" dela.

Larralderen ustez, "eztabaidaren jomugan dugu ziklo politiko berri baten irekitzea zeinaren helburua, Euskal Herria bere hitza eta erabakiaren jabe bihurtzea den. Zergaitik orain? Euskal Herriak egoera latza pairatzen duelako, eta espainolistek boterea "putx" baten bitartez hartu ondoan, gatazkan oinarrituriko beste ziklo neo-estutario bat prestatzen ari direlako".

Ezker abertzalearen baitan irekiko den eztabaida beranduegi datorrela dio irakurle batek eta Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak uste du "denek amesten dugun egoera aspaldi ikusi nahiko genuela gauzatua: Euskal Herria libre, batua eta euskalduna. Hori dela eta, aitortu behar da berandu dela herri honetan egon den eta dagoen sufrimenduari begira. Egia da azkenik, berandu dela herri honen zutabe batzuk pairatzen ari duten higadura maila ikusirik... Pentsatzen ari naiz adibidez, Iparraldean zertan dugu euskara. Bainan orain etorri da irabazteko garaia eta denek ez berriro errepikatzea iraganean egin ditugun akatsak".

Xabi Larralderi egindako elkarrizketa osoa BERRIA.INFOko Parte hartu atalean irakurri daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.