araba

Xabier Agirre ahaldun nagusi ohiak batzarkide izateari utzi dio

EAJko batzarkideen aholkulari izango da aurrerantzean.

2012ko urtarrilaren 3a
19:20
Entzun

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi ohiak batzarkide izateari utzi dio, gaur jakin denez, eta EAJko batzarkideen aholkulari izango da aurrerantzean. Andoni Erkiagak hartuko du haren lekua Arabako Batzar Nagusietan.

2007tik 2011ra izan zen ahaldun nagusi Agirre, EAJtik. Bere ibilbide politikoan, besteak beste, eusko legebiltzarkidea izan da bi legealditan, EAJko Araba Buru Batzarreko lehendakaria, Euskadi Buru Batzarreko idazkari eta bozeramailea, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburuordea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.