Xabier Agirre EAJren kidea da atzotik Arabako ahaldun nagusia, baina 51 batzarkideetatik 16ren babesa besterik ez du (EAJren 14ren eta EAren 2rena), eta gaur PSE-EEri (14 batzarkide ditu) eskua luzatu dio. "Egoera zailean gaude, gehiengo sinplea dugulako, baina PPren aurreko gobernua ere hala egon zen zortzi urteetan. Dena dela, atzoko batzarrean PSE-EErekin akordiorik lortu ez genuen arren, beste une batean lor dezakegu, haiek ere, guk hemen bezala, Gasteizko Udalean egonkortasuna behar dutelako", esan du gaur Agirrek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Patxi Lazkoz Gasteizko alkatea (PSE-EE) gehiengo sinplean ari da gobernatzen ekainaren 16tik, Udala eratu zenetik.
Hala ere, "premiazkoena" EArekin biltzea dela esan du Agirrek, "gauza batzuk aztertzeko eta Diputazioa osatzeko arduradunen izenak pentsatzen hasteko".
EBk atzoko batzarrean izandako jarrera kritikatu du ahaldun nagusi berriak, "ez zelako leiala izan, aldi berean gurekin eta PSE-EErekin negoziatu zuelako".
Legealdian arabarrek "politika egiteko beste estilo bat" nabaritzea gustatuko litzaioke. "Aro hau ez dadila egon liskarrez betea".
Araba
Xabier Agirrek PSE-EEri eskua luzatu dio Aldundian "egonkortasuna" lortzeko
"Atzoko batzarrean PSE-EErekin akordiorik lortu ez genuen arren, beste une batean lor dezakegu, haiek ere, guk hemen bezala, Gasteizko Udalean egonkortasuna behar dutelako", esan du gaur Arabako ahaldun nagusi berriak. Oraingoz, 51 batzarkideetatik 16ren babesa besterik ez dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu