hilberria

Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea zendu da

Donostian hil da, 82 urterekin.

2014ko uztailaren 11
12:08
Entzun

Atzo zendu zen Xabier Aranburu Sagarzazu (Hondarribia, 1931), Donostian. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Ignazio parrokian.

Madrilen ikasi zuen kazetaritza. Ondoren, Donostiako La voz de España egunkarian lan egin zuen. Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidente ere izan zen.

Horrez gain, artikulu eta liburu ugari idatzi zuen. Besteak beste, Olerti, Zeruko Argia eta El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Gainera, Hondarribiko historiari, ohiturei eta kulturari buruzko hitzaldiak eman zituen.

Euskaltzaindiak 1975eko ekainaren 27an izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide zen, baita Gipuzkoako Ozeanografia-Fundaziokoa ere. Euskal Dantzarien Biltzarra erakundearen sustatzaileetariko bat izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.