Euskara

Xabier Arzoz: "Estatuko botereek ez dute sinesten hizkuntz aniztasunean"

Hizkuntz eskubideen alorreko hainbat atal juridikoki ez direla giza eskubide gisa tratatzen azaldu du Xabier Arzozek, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide irakasle eta Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileak. "Hori dela eta, gehiago kostatzen da bermatzea".

ainara arratibel gascon
2012ko urriaren 9a
16:08
Entzun

Arzozek hizkuntza gutxituei buruz EHUk antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartu du, gaur goizean. Europako Batasuna hizkuntza gutxituak hitz egiten dituztenen eskubideak bermatzeko "pixkanaka" urratsak egiten ari dela iritzi dio: "Oraindik ere, ordea, ardura estatuen esku uzten du. Beraz, errealitateak diferenteak dira. Espainiako botereek, adibidez, ez dute sinesten hizkuntz aniztasunean". 

Hainbat alorretan urratsak egitea ezinbestekotzat jo du Arzozek. Justiziaren adibidea jarri du. "Epaitua izango den pertsona baten hizkuntz eskubideak derrigorrez bermatu behar dira. Gainontzean, epaiketa justu bat izateko eskubidea ukatzen ari zaio". Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara lehenesteko hartutako neurriei buruz galdetuta, Arzozi "oso gogorra eta arraroa"  egin zaio horren atzean delitu zantzuren bat egon daitekeela entzutea. "Proportzionaltasuna bermatzen den neurrian, ez dago arazorik hizkuntza baten erabilera sustatzeko. Aukera hori inteligentziaz eta proportzionaltasunez erabili behar da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.