Xabier Bidaurre, Xabier Arina, Ainhoa Villaverde eta Ainara Ladron gazte independentistak datozen orduetan aske geratuko dira, bakoitzak 30.000 euroko bermea jarri ondoren, Herrira mugimenduak adierazi duenez.
Bidaurre, Arina eta Ladron 2010eko urrian atxilotu zituzten, gazteen aurkako polizia operazio zabal batean. Segi erakundeko kide izatea egotzi zieten. Villaverde urte bereko abenduan atzeman zuten, beste sei gazte independentista eta bi abokaturen kontrako sarekadan.
Hil honetan beste zortzi gazte independentista utzi dituzte libre.