Euskal presoak

Xabier Etxeberria presoa gose greban dago Mureten, Espainiaratzeko arriskuaren aurka

Hilaren 3tik ari da baraua egiten. Martxoaren 31n bukatuko zaio Frantziako Justiziak ezarritako kartzela zigorra.

2009ko martxoaren 10a
12:31
Entzun
Xabier Etxeberria (Azpeitia, Gipuzkoa) presoa gose greban dago hilaren 3tik Muret (Frantzia) espetxean, Espainiaratzeko arriskuaren aurka. Dagoeneko bost kilo galdu ditu. Martxoaren 31n amaituko zaio Frantziako Justiziak ezarritako espetxe zigorra. 2003an atzeman zuen Frantziako Poliziak, ETArekin zerikusia zuelakoan.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) ustez, hura Espainiako polizien esku uzten badute, "torturak izateko arriskua izango du. Aurrez ere behin baino gehiagotan ikusi dira antzeko kasuak. Izan ere, tortura sistematikoki erabiltzen du Espainiako Gobernuak euskal herritarren aurka".

AAMk dei egin die herritarrei Xabier Etxeberriari elkartasuna adierazi eta kanporaketaren aurka protesta egitera. Kasu, ostiralean Azpeitiko anbulategi aurrean 19:30ean elkarretaratzea egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.