Auzitegiko iturrien arabera, Santiago Pedraz epaileak Garcia Gaztelu baldintzagabe espetxeratzeko agindua eman du, 1994an Gergorio Ordoñez zinegotziaren hilketan parte hartzea leporatuta. Hilaren 15ean Frantziak Espainiako justiziaren esku utzi zuen Garcia Gazteli , behin-behinekoz, zortzi auzirengatik epaitua izateko.
Era berean, Fernando Grande-Marlaska epaileak beste auzi bategatik eman du preso beraespetxeratzeko agindua. Alfonso Morcillo Donostiako udaltzainen buruaren heriotza leporatzen dio Grande-Marlaskak, eta sei hilabeteren buruan epaituko dutela jakinarazi dio; sei hilabetez utzi baitu Frantziak Garcia Gazteluk Espainiaren esku.
Presoak agerraldietan uko egin dio epaileen zein fiskalen galderei erantzuteari.
Presoak
Xabier Garcia Gaztelu Espainian espetxeratu dute
Orain egun batzuk Frantziak aldi baterako Espainiaren esku utzitako Xabier Garcia Gaztelu presoa espetxean sartzeko agindu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi epailek. Gregorio Ordoñez Donostiako PPko zinegotziaren eta Alfonso Morcillo Donostiako udaltzainburuaren hilketetan parte hartzea egozten diote, eta horregatik agindu dute kartzelan sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu