euskal presoak
Xabier Garcia Gaztelu Espainiaren esku utzi du Frantziak, aldi baterako
Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa egiteko Espainiaren esku utzi du Frantziak Xabier Garcia Gaztelu. Hasiera batean, sei hilabeterako estraditatuko dute, baina epaiketa luzatu egiten bada gehiago egon beharko du. PPren Ermuko zinegotzia zen Miguel Angel Blanco hiltzea leporatuta epaituko dute.
Frantzian dago preso Garcia Gaztelu. Hamar urteko espetxe zigorra betetzen ari da han, "helburu terroristadun gaizkile taldeko kide" izatea leporatuta. Zigor hori betetzen duenean, Espainiara estraditatuko dute, zigorren bat ezartzea erabakitzen badute hura betetzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu