Euskal presoak

Xabier Irastortza libre utzi dute, Frantziak Espainiako Poliziaren esku laga ondoren

Urtarrilaren 8an atzeman zuten, Ziburun. Bizimodu normala zeraman Lapurdin. Paueko Epaitegiak urtarrilaren 27an onartu zuen euroagindua. Garzonek laga du aske, baldintzapean.

2009ko otsailaren 12a
20:27
Entzun
Xabier Irastortza (Beasain, Gipuzkoa; 50 urte) presoa aske gelditu da gaur, Frantziako Poliziak Espainiako Poliziaren esku utzi ondoren. Espainiako Poliziak Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearengana eraman du hura eta honek laga du libre, kautelazko neurriak hartuta. Astero sinatzera joan beharko du eta ezingo du Espainiako Estatutik irten.

Irastortza urtarrilaren 8an atxilotu zuten, Ziburun (Lapurdi), 90eko hamarkadan ETArekin harremanak izan zituelakoan. Urteak zeramatzan Lapurdin bizimodu normala egiten. Paueko (Frantzia) Epaitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalak helarazitako euroagindua onartu zuen urtarrilaren 27an. Atxilotu ondoren, Seysses-eko espetxean sartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.