Yolanda Molina abokatuak jakinarazi du salaketa ezarriko dutela espetxeko zuzendari eta erietxeko arduradunen aurka. Familiak ez du oraindik gorpua ikusteko baimenik ukan. Ildo berean, debekatu egin zioten konfiantzazko sendagile bat egotea Lopez Peñaren gorpuari autopsia egin ziotelarik. Oraindik ez dute paradarik ukan Lopez Peñaren osasun txostena eskuratzeko. Heldu den ostiralean mobilizazioak eginen dira Baiona, Maule, Donibane Garazi, Hazparne eta Donibane Lohizunen.
Presoak
Xabier Lopez Peñaren heriotza argitzeko eskatu dute Baionan
Joan den ostiral gauean Parisko Pitie-Salpetriereko erietxean zen du zen Xabier Lopez Peña preso politikoaren heriotza argitzeko eskatu dute Baionan Etxeratek, Herrirak eta senideek. Lopez Peña espetxetik erietxera eraman zuten azterketak egiteko eta hiru asteren buruan hil da. Eman zioten arta egokia ote zen argitzeko eskatu dute. Horrekin batera salatu dute Fleury Merogis espetxeko zuzendari zein arduradunek eta Pariseko erietxeetako arduradunek familiarekiko izan duten jarrera. Lopez Peña hil eta hamahiru ordu beranduago jakin zuen familiak hila zegoela, bisitara joan zirelarik eman baitzieten heriotzaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu