Hizkuntz politika

Xabier Mendigurenen iduriko EAEn hastear den legegintzaldian premiatsua da hezkuntzako hizkuntz ereduak egokitzea

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ez dute ezustean harrapatu EAEko hezkuntza sistemako hizkuntz ereduen emaitza kaskarrek. Aitzitik, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak horren berri eman aurretik halakorik espero zutela agertu du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak. Hain zuzen ere, EAEn hastear den legegintzaldiko lehentasunetako bat hizkuntz eredu horiek egokitzea izan behar duela iritzi dio Mendigurenek, hartara euskararen iraupena bermatzeko. Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek Kontseiluko idazkari nagusiak.

2005eko maiatzaren 3a
15:17
Entzun
Mendigurenek esan du iragan legegintzaldian EAJk eta EAk hizkuntz ereduak aztertzeko konpromisoa hartu zutela, baina ez dutela bete. "Legegintzaldia bukatu da, eta ez da halakorik egin", nabarmendu du.

Horregatik, hastear den legegintzaldian arazo horri heltzea ezinbestekoa eta lehentasunezkoa iruditzen zaio: "Orain beste legegintzaldi bat hastera doa, eta uste dugu premiatsua eta atzeraezina dela arazo horri heltzea, guk jakin bagenekien-eta egungo sistemaren emaitzak oso kaskarak direla. Noski, ez da nahikoa datuak ematea, baizik eta lanari heldu behar zaio, eta legea zein behar diren tresna guztiak moldatu behar dira hori gainditzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.