euskal herria

Xabier Oleaga izango da Gaindegiako lehendakari berria

Xabier Isasiren lekukoa hartuko du.

2012ko irailaren 8a
17:04
Entzun

Xabier Oleaga (Erandio, 1956)  izango da Gaindegiako, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiko lehendakari berria. Orain arteko lehendakari Xabier Isasik dimisioa eman du, Gipuzkoako EH Bilduren zerrendaburua izango baita urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan. Oleaga Gaindegiako lehendakariordea izan da orain arte

Oleaga gazte-gaztetatik euskararen munduan murgiltzen hasi zen, euskara irakasten. AEK-ko sortzaileetakoa izan zen.

Kazetaritzan, berriz, Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian hasi zen kazetari moduan. Ondoren, Egin egunkarira pasatu zen, eta 1990ean Egin-eko zuzendari izendatu zuten. Bi urte beranduago kargua utzi eta kazetari lanetan jarraitu zuen han. Ia bi urte eszedentzian egon ostean, 1995etik Egunkaria-n egin zuen behar, zuzendariorde gisa. 2003an Egunkaria auzian atxilotu egin zuten, eta kasu nagusian epaitu ere bai urte batzuetara; absolbitu egin zuten, beste denak bezala.

1997tik aurrera ikastolen munduan ibili da: Partaide ikastolen elkartean jardun du, zuzendaritza batzordeko kide eta Komunikazio arduradun gisa, eta 2009tik Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiban Komunikazio aholkularia da. Horrez gain, Oleagak urteak egin ditu Orereta ikastolako lehendakari karguan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.