Egunkaria auzia

Xabier Oleagaren tortura salaketen harira elkarretaratzea izango da bihar, Donostian

Bihar deklaratuko du Xabier Oleaga kazetariak Egunkaria itxi eta atxilotu zutenean jasan behar izan zituen torturen inguruan, Donostiako Lurralde Auzitegian. =iTorturarik ez!=i lelopean elkarretaratzea deitu du Egunkariaren Alde Elkarteak epaitegi horren aurrean (Atotxan). 10:00etan izango da hitzordua.

2006ko ekainaren 8a
20:05
Entzun
Duela hiru urteko otsailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioan, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi, Xabier Alegria, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiriarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.