Atxiloketa

Xabier Perez Susperregi atxilotu dute Baionan, eta aske utzi gero

Askatasunak jakinarazi duenez, Xabier Perez Susperregi iheslari errenteriarra atxilotu du Frantziako Poliziak Baionan. Atxiloketa bere semea ikastolan utzi ondoren gertatu da, goizeko 08:30ak aldera. Gero, ordea, aske utzi dute. Izan ere, 1992ko nazioarteko atxiloketa agindu batean oinarriturik atzeman dute, baina Espainiak jakinarazi du 2004ean iraungita zegoela atxilotze agindu hori, eta baliorik ez zuela.

2006ko urtarrilaren 5a
20:23
Entzun
Xabier Perez Susperregi iheslariak semea Baionako ikastolara eraman du gaur goizean, ohi bezala, eta kaleko arropekin jantzitako bi polizai hurbildu zaizkio. Bertan atxilotueta auto batean eraman dute, gainerako gurasoen aurrean. Askatasunak mobilizazioak iragarri ditu eta gaur arratsaldeko 19:00etan Baionako Polizia Etxearen aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du. Iluntzean, dena den, aske utzi dute, atxilotze agindua iraungita zegoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.